Dena hasi zen orain dela hamar urte, Guillermok ardoaren elaborazioan sartu ninduenean zenbait lagunekin batera, hauetako baten txokoan. Urte pare batez kontu hau utzi genuen baina egun batean interneten nabigatzen, garagardoaren elaborazioaren mundua deskubritu nuen. Pilo bat gustatu zitzaidan eta “homebrewer” munduan buru belarri murgiltzen hasi nintzen.
Zenbait urte etxean elaboratzen egon ondoren, saltoa emateko aukera izan nuen bizkaiko microbrewer batean, non hilabete batzuk igaro nituen ikasten eta lan egiten, baina lanarekin konpatibilizatu ezinik proiektua bertan behera geratu zen.
Hilabete batzuk eta gero Guillermorekin hitz egiten, proiektu honen berri izan nuen eta parte izateko proposatu zidan. Proiektu hau ilusio handiarekin hartu nuen, hasieratik hastea zelako, eta gainera hiru fermentazioak elaboratzen dituelako: ardoa, garagardoa eta sagardoa.
Orain, azkenik, esfortzu handia egin ondoren egunero lan egiten dugu gauzak ondo egiteko eta gure ametsa jarrai dadin.