Blai Txakolina Compra Vino Online

Blai TxakolinaZaporez Blai

Blai Txakolina ardoarekiko karra sakonaren emaitza da. Urte luzeetan ardogintzari arituz gero, bere sustatzaileen ahaleginari, iraunkortasunari eta gogo beroari esker, Blai Txakolina upategia sortzeko proiektua 2019 an argitaratzen da.

BLAI TXAKOLINA

Gure ardoa bururatzeko (ulertzeko) era, Prozesu Mikrobiologikoa eta aldaketa fisiko-kimikoak ezaguera sakon batean oinarritzen da. Berebiziko osasun egoeran eta umotze puntu egokienean mahatsaren harrera eta, tresna eta makinen garbiera sokon eta zehatzena, gure ardoak prozesatzen hasteko lehenengo baldintza da.
Ekipamendu tekniko aurreratuenak ez izan arren, arreta jarraia eta prozezuak kontrolpean edukitzeak beharrezko maila sortarazten digu. Mahats-azal Blaitze hotzean, hondarretan ontze edo ardoaren mailakako garbiera, gure erarako lan ekintzaren batzu dira.
Intuizioak gainerakoa egiten du Blai txakolina kalitate maila gorena lortzeko.
1 - Txakoli Beltza garatzeko proiektua.
2 - Txakoli Aparduna garatzeko proiektua.
3 - BIO txakolina garatzeko proiektua.
Gure ingurugunekiko konpromisua aurrera eramateko asmoz, Blai BIO txakolina sortzeko azkenengo proiektu zoragarri honetan, EKO mahasti bat kudeatuko dugu.
4- Geure Legami bilduma lortzea.
Mahasti honetako legamien isolamendua eta sailkatzeak, txakoli bereziagoak sortarzteko aukera emango digu.
Blai, bertoko mahastizainekin zuzenki lan egiten duen upategi bat da. Honek mahasti bakoitzak eskaintzen digun berezitazunaz( ezaugarria) lan egiteko aukera ematen digu. Horrela osatzen ditugu gure ardoak. Gipuzkoako barnealdeko kementasuna, kostaldeko sotil eta freskotasunarekin nahasten da.
Oñatiko malda leunetan hegoalderantz zabaltzen direnn mahastiek eta Getariako bihotz erdian itsas alderantzeko aldapa gogorretan heltzen diren mahastiek, gure txakolinetan opa ditugun ezaugarri guztiak lortzeko laguntzen gaituzte.
Hondarrabi zuri, gure txakolinari oinarrizko nortasuna ematen diona.
Petit Corbu edo Riesling, usaintze berezitazuna osatzeko erabiltzen dira.
Euskal-Herriko Atlantiko aldeko ardo propioa da txakolina. Klima aldean, hezetazun altu eta eguzki eskasaz, mahastiek itsas aldeko eragina jasoko dute, distantziaren arabera. Antzinean, arrea, gradu gutxiko, aparduna eta garratza nabermeneko ardoa zen txakolina.
Gaur egun, teknologia aldeko aurreapenak eta aldaketa klimatikoak, txakolin garbi, fresko eta usaintsuak gozatzeko gaitu egiten digu, oraindik bere nortasuna gordeta, garratza kemena eta apar fina eskainiz.

BLAI TXAKOLINA,
GURE LURRAREN MAMIA

GURE TXAKOLINAK

5 txakolin-mota egiten ditugu
Blai Txakolin Zuri
Blai Txakolin Zuri
Getariako (kosta aldeko) 80% eta Oñatiko (barnekoaldea) 20% mahastietatik etorritako mahatsaz egina. Biak 100% Hondarrabi Zuri eta freskotasuna aroagotzeko heltze-puntu goiztiarra.
Tenperatura orohar kontrolpean, bere amarekin ondu egiten da hiru hilabetetan eta gero garbikera eta botilaratzea bere une egokienean.
Fruitu zuriko usainak eta zitriko ñabarduraz, garratza nabarmena eta apar finaz.
Blai Txakolin Gorri
Blai Txakolin Gorri
Getariako (kosta aldeko) mahastietatik etorritako mahatsaz egina, 30% Hondarrabi Zuri eta 70% Hondarrabi Beltza, freskotasuna aroagotzeko eta arrosa kolore zurbila lortzeko heltze-puntu goiztiarraz.
Tenperatura orohar kontrolpean, bere amarekin ondu egiten da hiru hilabetetan eta gero garbikera eta botilaratzea bere une egokienean.
Fruitu zuri eta gorriko usainak, belarretako ñabarduraz, garratza nabarmena, astringentzia leuna eta apar finaz.
Blai Txakolin aparduna Itsas-aparra
Blai Txakolin aparduna Itsas-aparra
Oñatiko (barnekoaldea) 100% mahastietatik etorritako mahatsaz egina, Hondarrabi Zuri freskotasuna aroagotzeko heltze-puntu goiztiarraz.
Blai Txakolin Zuri bezala landua, legamiek gero botilan jango duen mahatsatik etorritako azukre zenbateko zehatzarekin mozten da hartzidura.
Etzanda dago botila ardo onduen bitartean. Behin dastatze eta fisiko-kimiko analisia egokia izan, “degüelle” egin eta botilari behin-betirako estalkia jartzen zaio.
Blai Beltza tinto txakoli
Blai Beltza tinto txakoli
Getariako (kosta aldean) mahastietatik etorritako mahatsaz egina,100% Hondarrabi Beltza. Ardo gazte baten lurrina eta arintasuna galdu barik, egitura eta gorputza aroagotzeko heltze-puntu erdi aurreatuaz.
“Maceración Carbonica” erara landuaz ahalik eta usain eta bizitasun gehiago lortzeko aritzen gara. Geroko mahatsa zapalketa, hartziduraran temperatura kontrolpean eta azalak blaitze une egokienetan, ardoari oso more kolore bizia, garratza nabarmena, egitura ertaina eta apar puntu bat ahoan ematen dio.
Blai Txakolin Zuri Sakona
Blai Txakolin Zuri Sakona
Bi alde desberdinetako mahastietatik etorritako mahatsez egina:
• Getariako mahastietatik, itsaldean, 85% Hondarrabi Zuri eta freskotasuna aroagotzeko heltze-puntu goiztiarraz.
• Oñatiko mahastietatik, barnealdean Aizgorri mendipean, 10% Riesling eta 5% Petit Corbu, nahasketari mamitsutasuna eta umotze osoa lortzeko heltze-puntu aurreratua.
Mahats-azal blaitze hotzean egun batzuetan igarotakoa, tenperatura orohar kontrolpean, bere amarekin ondu egiten da 5 hilabetetan. Gero mailakako garbikera garatzen da botilaratu arte.
Fruitu zuri eta tropikal usainak, lore ñabarduraz, garratza leuna, mamitsu nabarmena eta apar krematsua.

Ezagut gaitzazu

Blai Txakolina Compra Vino Online Nuestro Equipo

TALDEA

Itsasaldi eta urpekaritza-murgiltze gozatzea gure Kantauri itsasoan…..mendira igotzea eta gure herri txiki batera hurbiltzea….jatetxe bateko mahaian jesartzea, garagardo bat daztatzea edo gure txakolindegi edo sagardotegi baten giroa bizitzea….hau bai dela osatzen gaituena!!!!
Blai proiektuak sakon sentitzen dugun hori biltzen du: itsasoarekin maite grina, gure Herriarekiko harrotasuna eta Gastronomiarekiko gozamena gure ardo guztietan atzematen dira.

Guillermo Castañosek, bere bizitza erdian zehar enologia aholkulari eta Dastatze-talde profesional askotako kide, eta Ion De Maríak, urte askotan garagardo artisau egile eta aditua, Blai Proiektoan lehenengo hurrats hau ematea erabakitzen dute. Carolina Kutz Garaizabal oreka emateko elkartzen da taldean. Hostalaritza eta Dastatzean erakutsitako trebetasunaz eta Enpresen arteko Harreman-komertzialetan experientziaz, Blai triangelua osatzen du emakume honek.

Blai Txakolina Compra Vino Online Vinedos

Astigarragan gaude

Idatzi eta lehenbailehen erantzungo dizugu.